Globoak, karetak eta eskuorriak banatzeaz gain Nur eta bere lagunen photocall-ean argazkiak ateratzeko aukera izan zen
Pasa den igandean urtero legez, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa ospatu zen Senperen. Jendetza elkartu zen bertan eta Nur eta Herensugearen Tenplua filmak ere bertan izan zuen bere postua filmaren informazioa eta materiala banatzeko. Harrera ezinhobea izan zuen.
Toti Martinez de Lezea idazleak sortutako Nur ipuin bildumaren jarraitzaile asko gerturatu ziren postura informazioa eta materiala jasotzera. Filmaren lehenengo agerraldi publikoa izan zen igandekoa.
Globoak, karetak eta eskuorriak banatzeaz gain, Nur eta bere lagunen photocall-a jarri zen aintziraren aldamenean. Asko animatu ziren bertan argazkia ateratzera.
Maiatzaren 28an Mungian ospatuko den Ibilaldian izango da berriro Nur eta ekainaren 4an Gasteizen ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaian.