Agerraldia Bilboko Carlton Hotelean egingo da
Datorren astelehenean maiatzak 15ean 11:00etan Nur eta Herensugearen Tenplua animazio filmaren inguruko prentsaurrekoa eskainiko dute Lotura Filmseko ordezkariek eta Toti Martinez de Lezea idazleak Bilboko Carlton Hotelean.
Lotura Filmsek ekoitzi duen azken lana Toti Martinez de Lezea idazlearen Nur ipuin bilduman oinarrituta dago eta ekainaren 2tik aurrera izango da ikusgai Euskal Herriko zinema aretoetan.
Agerraldian filmaren inguruko hainbat xehetasun emango dituzte.