Facebook
Twitter
  • HASIERA
  • PERTSONAIAK
  • AGENDA
  • AZKEN BERRIAK
  • GALERIA
  • IRUZKINAK
  • HARREMANETARAKO

Albisteak

Pasa den larunbatean izan zen “Nur eta Herensugearen Tenplua” filmaren aurrestreinaldia

2017-05-29Iruzkinik eziametza interaktiboa

Harrera oso ona izan zuen Lotura Filmsek ekoitzitako azken lanak

Eguerdiko 12:00etan izan zen Nur eta Herensugearen Tenplua filmaren aurrestreinaldia Donostiako Principe zineman. 200 lagundik gora elkartu ziren bertan filmaren lehenengo pasea ikusteko. Lehenengo aldia zen ikusleek filma ikusten zutena, eta harrera oso ona izan zuen.

Nur eta Herensugearen Tenplua filma, Toti Martinez de Lezea idazlearen Nur liburuetan oinarrituta dago, eta Lotura Films-ek Juanba Berasategiren zuzendaritzapean ekoitzi duen azken lana da. Lehenengo aldia da Martinez de Lezearen lan bat pantaila handira eramaten dena eta idazlea pozik agertu da aurrestreinaldian.

Eneko Olasagasti gidoilariak filma hasi aurretik adierazi zuenez “bi urteko lan gogorra izan da filmaren ekoizpena, eta momentu berezi honetan Juanbari omenaldi txiki bat bezala izango da”.

http://nur.loturafilms.com/wp-content/uploads/2017/05/VID_20170527_115118980_HDR.mp4

Ekitaldian, idazlea bera eta bere senide eta ingurukoez gain, Lotura Filmseko kideak ere izan ziren, eta baita filmaren ekoizpenean parte hartu duten musikari, gidoilari… Pase pribatua zen, eta inguruko jendea, lagunak eta senideak izan ziren filma lehenengo aldiz ikusi zutenak.

Ekitaldiaren amaieran, bi Nur liburu bilduma zozkatu zituzten, eta idazlea bera arduratu zen zuzenean sariak emateaz. Filma hasi aurretik hartza panden karetak banatu zizkieten ikusleei eta bertan jarrita zituzten zenbakiekin egin zituzten zozketak.

Datorren ekainaren 2an estreinatuko da EAEko eta Nafarroako zinemetan filma.

http://nur.loturafilms.com/wp-content/uploads/2017/05/VID_20170527_133812012.mp4
http://nur.loturafilms.com/wp-content/uploads/2017/05/VID_20170527_133354277_HDR.mp4
http://nur.loturafilms.com/wp-content/uploads/2017/05/VID_20170527_133126843_HDR.mp4
http://nur.loturafilms.com/wp-content/uploads/2017/05/videoplayback.mp4
http://nur.loturafilms.com/wp-content/uploads/2017/05/videoplayback-3.mp4
http://nur.loturafilms.com/wp-content/uploads/2017/05/videoplayback-2.mp4
http://nur.loturafilms.com/wp-content/uploads/2017/05/videoplayback-1.mp4

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

© 2017 Lotura Films eta iametza interaktiboa
ZUZENDARIA: Juanba Berasategi. GIDOIA: Toti Martinez de Lezea / Eneko Olasagasti. MUSIKA: Joserra Senperena
ANIMAZIO ZUZENDARIA: Imanol Zinkunegi. ARGAZKI ZUZENDARIA: Eduardo Elosegi. STORY BOARD: Jose Angel Lopetegi