Bihurria eta ameslaria. Baina ez beste edozein ume baino gehiago. Abentura zalea da eta ez da arriskuen aurrean kikiltzen. Ama euskalduna eta aita Siriarra ditu. Pekinen bizi da bere gurasoak bertan daudelako lanean. Harreman berezia du bere amamarekin, Totirekin, eta gertatzen zaizkion abenturak kontatzen dizkio gero berak ipuin eta liburu bihur ditzan.